946 232 642

Ibaizabal Mekanizazioa

2005ean sortutako mekanizazio-enpresa. 2023tik, jabe eta merkataritza estrategia berriak ditu.

Garatu duen jakintzari (know-how) esker, askotariko zereginak bete ditzake, hala nola pieza unitarioak, serie labur eta ertainak nahiz proiektu osoak, hasierako fasetik hasita, batik bat forjaketa eta burdinurtuzko piezetan (metala eta askotariko aleazioak). Xede horretarako, ingeniaritza-sail bat du, amarratzeko nahiz ebakitzeko erremintak egiteko gai dena; horrez gain, azpikontratazio-eragiketetan espezializatutako kolaboratzaileen sare zabala du, hainbat esparrutan, hala nola tratamendu termikoetan, artezketetan, gainestalduretan edota elektrohigaduran.

Helburu argi batekin dihardu: erreferentzia bakoitza erabat amaituta eta bezeroaren planoetan zehaztutako estandarren arabera entregatzea.

Horrez gain, enpresak konpromiso sendoa hartua du ingurumenaren errespetuarekin, eta zorrotz betetzen ditu bai indarreko araudia eta bai hondakin arriskutsuak kudeatzeko bere politika, jarduera guztietan prozesuak arduraz eta modu jasangarrian egiten direla bermatuz nahiz plaka fotovoltaikoetan inbertituz, hala, erakunde, bezero, hornitzaile eta oro har gizarte osoa ingurumenaren arloan kontzientziatzeko eta eredu izateko xedez.

PRODUKZIO Berriak

BT50 ardatzeko lau zentro horizontal

Lau ardatzeko erremintak, zatigailu milatarrekoak, 800eko altueran, 360 mm-ko kuborako edukierarekin, 50 erremintako biltegiarekin eta erreminten diametroan 315 mm arteko edukierarekin.

Markak: MATSUUTA, KITAMURA, eta HYUNDAY-KIA, FANUC kontrolekin.

BT40 ardatzeko zentro bertikal bat

4 ardatzekoa serie txikietarako, prototipoetarako eta tresnetarako, HAMAI markakoak eta FANUC kontrolekin.

Hiru tornu horizontal

500-600 mm arteko iraulketarekin, CMZ eta DOOSAN markako motordun erremintekin eta FANUC kontrolarekin.

Hiru dimentsioko MITUYOYO makina

2000×1100-ko mahaiarekin eta azken belaunaldiko softwarearekin.

Kalitatezko materiala

neurketetarako espezifikoa, mikrometroekin, altuera-kalibreekin, sakonera-kalibreekin, rugosimetroekin, alexometroekin…

Giza talde kualifikatua

Enpresarekin konprometitua eta sentsibilizatua.

PROIEKTUAK

 

NORENTZAT ari garen lanean

lankidetzan…

HARREMANETARAKO

946 232 642

Pol. Trañapadura Industrialdea, C1 Pabiloia
48220 Abadiño
Bizkaia

15 + 10 =

Ibaizabal Mekanizazioa

Pol. Trañapadura Industrialdea, C1 Pabiloia
48220 Abadiño
Bizkaia